XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
5.1.-
ERREAKZIOAK DISOLUZIOTAN.Zinetika kimikoak duen alderik garrantzitsuena hauxe dugu, zeren erreakzioak gehien bat disoluziotan gertatzen baitira.
Nahiz eta gas-fasean erreakzio gutxiago izan, teoria zehazteko egokiak direnez, hauek ikasi ditugu lehendabizi.
Orain, disolbatzaileak erreakzioaren berezitasunak aldatuko dizkigu.
Hala ere, badituzte bi erreakzio-mota hauek beraien artean antz batzuk: - Disoluziotan ere lehen, bigarren eta hirugarren mailako erreakzioak ditugu.
- Beren ikerketa egiteko gas-fasean erabili ditugun bide berdinak jarraitu behar ditugu.
- Berriz ere kontzentratutako prozesuak aurkituko ditugu kasu honetan.
- Kasu honetan ere katen erreakzioak eta egoera
Ikusiak ditugun puntu hauek gehiegi aztertu gabe, disolbatzailearen funtzioa bereziki zehaztuko dugu.
5.2.- DISOLBATZAILEAREN ERAGINA.
Hasiera bezala kasu honetan talka-metodoa egokia ez zaigula adierazi behar dugu, zeren disolbatzailearen molekulak erreaktiboaren molekularekiko proportzio handian ditugunez, talkak gehienbat disolbatzailearen molekulen edo disolbatzaile eta erreaktiboaren molekulen artean izango baititugu.
Talka-metodoa egokia izan dadin, zera gertatzea beharrezkoa jotzen dugu:.